2019-02-22

Estropada

Estropada


Estropada zaharrena 1547. urtean izan zen. Arrantza Bizkaiko golkoko kostaldean hasi zen eta lehen estropada desafio baten bidez sortu zen.
Traineru kopuru batek, launakako txandan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa bat egiten dute.
Estropada egiteko, trainera bat eta egurrezko arraunak behar dira.
Traineru estropadak 3 miliako ibilbidean jokatzen dira (joan-etorri bakarrekoak edo bi joan-etorrikoak).
Lehenengo txapelketa 1881. urtean izan zen Magdalena jaian.
Emakumeek estropada egiten hasi ziren 1970. urtean.



Trontzalaritza

                                                     
Trotzalaritza euskal herri kirol bat da. Trontzalaritza pirineo inguruko herrietan egiten hasi zen, gaur egun euskal herriko hainbat lurraldetan hedadurik dagoen modalitatea dugu.
Herri kirol hau praktikatzeko trontza behar da, enborrak mozteko zerra berezia, astoa enborra eusteko tramankulua da.
 Trontzak dituen bi hedulekutik tira egin behar da enborra mozteko, ebakuntza ezin da izan 2,5 cm baino zabalagoa eta enborra ahalik azkarren moztu behar da. Enborra ahalik eta azkarren mozten duen bikotea irabazlea da, kirol honetan gizonek eta emakumeak praktikatu ahal dute.
 Mozketaren amaiera lortutako egur xaflak osorik atera behar dira eta enborra lurretik 45-50 cm egon behar du.
Irabazteko txapelketa, ahal duen azkarren enborra moztu behar dute. Azken txapelketa urtarriaren 9an izan zen, 2019an.
Zerra 1,5 metrotakoa da eta enborra 60 cm-koa.






ZAKU ERAMATEA



Zakua eramatea, zaku bat bizkar gainean distantzia mugatu batean, ahalik eta azkarren joatea da.
Kirol honentzako, erabili behar dugun materiala, arto garauak eta zakuak dira.
Mugalariak eta kontrabandistek beren egunean Euskal Herrian egin zuten lana irudikatzen du jokoak eta Euskal Herriko Frantzian sortu zen.                                                            
Ekitaldia 120 metro luzeera du, mutilak 80 kilogramo eraman behar dute, aldiz, neskak, 80 metroko luzeera izango du eta 40 kilogramo eraman behar dute.
Emakumeen biderik luzeera, 2003 izan zen 150 metrokoa.

ZESTA PUNTA


Zesta puntaren jatorria Euskal herrian dago. Franco garaian euskaldunak imigratu zutenez,normala da Hegoameriketan eta Estatu batuetan frontoiak ikustea.

Txisteraren sortzailea Meltxor Gurutzeaga zen.
Euskal herriko herrixka txikietan hasi zen«jai alaietan».
1900ean Joku Olinpikoetan parte hartu zuen lehenengoz. Gaur egun,munduko jokorik azkarrena da.
Jolasteko pilota hartzen da,zesta txisterarekin,bultzada hartzen da eta honen ostean pilota paretaren kontra botatzen da,honela beste taldekoak pausuak errepikatzen  dituzte.Norbaitek ez badu paretaren kontra pilotarekin ematea lortzen puntua beste taldearentzat da.


Jolasteko pilota bat,zesta txistera eta kaskoa behar da.


Bikoteka jolasten da,talde bakoitza kolore batez doa.
Bat aurrelaria eta bestea atzelaria izango da.

Ondorioz esango genuke kirol hau arriskutsuagoa eskupilota baino, pelotaren abiaduragatik





2019-02-12

Aizkolaritza

                                        

Aizkolaritzaren jatorria egurraren mozketatik dator.
Aizkolaritza aurrehistoriatik  praktikatzen zen, ez zen hartzen kirol bat bezala. Azal gabeko pagoa mozten zen.
Lehen mozketa askoz sinpleagoa zen,egurra hartzen zen bizitzeko,sua egiteko,beroa emateko,etxeak egiteko… orain aizkolaritza kirol bat bezala hartzen da.
Kirol hau enbor bat denbora gutxienean moztean datza. Zure aurkakoa baino denbora gutxienean. Banaka,binaka edo taldeka egin ahal da, enborra mozteko zutik edo etzanda egon ahal da.
Aizkora, desberdina izan ahal da,bakoitzaren fisikoaren arabera eta enborra behar dugu.
Partida guztietan botilero bat egon behar da,gorputz ohiala eta edariak ematen dituena.
Gipuzkoako aizkoralitza txapelketa,txapelketa garrantzitsuena da.
Irune Izkue da lehen  aldiz urrezko aizkora irabazi zuen emakumea.





2019-02-08

LOKOTX BILKETA



Lokotx bilketa nekazaritzatik eta uzta bilketatik dator. Euskal herritik dator eta bertako joko tradizionala da. Ohikoa da euskal herriko baserrietan eta plazetan lokotx bilketara jolastea. Denbora gutxienean lokotxak saski batean sartzea du helburu. Lokotx bilketara jolasteko behar dira:
-Tizak
-Zestak
-Lokotxak
Jokoa banako nahiz taldeka joka daiteke eta lokotxak saskian jausi behar dira. Herriko frontoietan edo herriko plazetan ohikoa da jolastea eta emakumeak zein gizonek parte har dezaketen.

SOKATIRA

Sokatira herri kirol bat da, zortzi edo lau pertakaidetaz osatutako bi talde (talde bakoitzean,neska edo mutilak izan ahal dira). Eta bata bestearen aurka jolasten dute, baina pisuaren araberako kategoriak daude. Lortu behar dena aurkako taldea markatutako leku batetik pasatzea da.
Talde bakoitzean taldeko batek taldea zuzentzen du. Taldearen azken pertsona aingurua du izena. Arbitro bat ere dago. Talde bakoitzean botillero bat eta entrenatzaile bat egon ahal da, entrenatzailearen zeregina bere taldea zaintzea da.
Sokatirara jolasteko behar dena hau da:

Soka bat, zapi bat eta zinta bat.
Soka tira 2 lekutan jolastu ahal da. Goman 2 metrora eta belar gainean 4 metrotan.



BARRENATZAILEAK


1904. urtean sortu zen. Lehen, dinamita ipintzen zen mineralak ateratzeko. Gallartan, Sopuertan eta Barakaldon zeuden Bizkaiako mehategi gehienak, Altzairuzko barra luze batekin arroka bat zulatzen dute. Material bakarra behar da, barrena: Zulatzeko erabiltzen dena, barrena deitzen da. Oso erreza da irabaztea. Zulo gehien egiten dituen pertsonak, denbora estimatu batean egiten badu irabazten du. Bi arau nagusi ditu:

1.- 13 cm-ko luzera handiena izango du barrenako puntak

2.- r ahokoaren zabalerak behar izango du, 34 eta 40 cm artean ulertuta.



Txingak


Txingak merkatariak merkantziak leku batetik bestera eramatean sortu zen.
Txingak leku batetik bestera eramatean datza, esku bakoitzean txinga bat eramaten da eta ezin da korrikarik egin.
Burdinezko bi ontzi behar dira txingetan parte hartzeko.
Arauak hauexek dira:
-Plazak 28m euki behar ditu
-Emakumeek  25kiloko txinga 2
-Gizonezkoek 50kiloko txinga 2
-Gazteek (neskek eta mutilek) 35kiloko txinga 2
-Eskuak garbi euki behar dira parte hartzeko
-Lehiakideek bere txingekin jokatu nahi badu,aurretik antolatzaileen esku jarri behar ditu.
Irabazlea Xanta Sousa da eta Lesakan bizi den emakumea da.
Txingetan ongi parte hartzeko erresintentzia handia euki behar da.

2019-02-06

Esku Pilota


Esku pilota Frantziatik datorren kirol bat da. Hasieran hormarik gabe jolasten zen, 15. mendera arte. Euskal Herrian, 18. mendean hasi ziren jolasten. Esku pilotara jolasteko, pilota bat, eskuak babesteko tako batzuk eta arropa egokia behar da.

Gutxienez, bi pertsona egon behar dira jolasten. Jokalari batek, pilota hormara bota behar du eskuarekin, frontiseko goiko txapatik behera eta beheko txapatik gora emanez. Beste taldeko jokalariak berdina egin beharko du. Behin eta berriz egongo dira pilota hormara jaurtitzen norbaitek huts egin arte.
Pilotak ezin ditu bi bote baino gehiago eman, bote batekin edo boterik gabe eman behar zaio. Partidak 22 tantora izaten dira. Sakea ontzat emateko, motz eta pasa marren artean eman behar du bote, 4 eta 7 marren artean.

Hiru txapelketa nagusi daude esku pilotan: Binakako txapelketa, Lau t’erdiko txapelketa eta Buruz Buruko txapelketa.
Aurreko guztia laburbilduz esan dezakegu, esku pilotan mutilek eta neskek parte har dezaketela, horrez gain, neskek gero eta parte - hartze handiagoa dute esku pilotan.

Esku pilota, herri kirol entretenigarria izan daiteke apustuak egiteko, batez ere txapelketa garrantzitsuetan.
Ondorioz, umeek eta nagusiek ikusi eta jolastu ahal duten kirol dibertigarri bat da esku pilota.



2019-02-05

SEGALARITZA


Segalaritza, gainerako herri kirolak bezala, baserriko lanetik sortu zen. Abereentzako belarra mozteko beharretik. Belarra bizkor ebaki behar da, euriak bustiz gero, ez baitu balio. Ondoren bildutakoa pisatzen da eta gehien pisatzen duena irabazlea da.
Segalariak astero bost edo sei entrenamendu inguru egiten dituzte.
Kirola praktikatzeko, saski edo sare bat, sega, belar asko dagoen tokia, sega-potoa eta pisatzeko tresneria behar da.
Segalaritza, beste kirolak bezala arau asko ditu, hauek dira batzuk:
- Sega kopuruak, 30 minutu= 3 sega, 60 minutu= 3 sega, 90 minutu= 4 sega eta 120 minutu= 120 sega .
Segalaritzan, txapelketak 1965. urtetik egiten dira, Suitzan, Alemanian, Austrian, Eslovenian, Italian, Bosnia-Herzegovinan eta Euskal herrian.
Aldiz, neskak 2013. urtean hasi ziren jokatzen. Horrez aparte, segalaritzan talde lana dago: bik belarra batzen dute, batek sareak betetzen ditu, beste batek belar apurrak batzen ditu, biren artean belarra pisatzen dute eta azkenengoa botileroa da.

Harrijasoketa

Kirol hau oso antzinatik dator, esaten da XIX. mendean hasi zela praktikatzen.
Mendearen hasieran, harrien pisuen erregulazioa, normalean granito trinkoz eginda, lau forma geometrikoak bereizteko egin zen: laukizuzen forma zilindrikoa, kubikoa, esferikoa eta laukizuzena.
Lurrean dagoen harri bat altxatu eta sorbaldara igotzean datza.
Forma zilindrikoa 100, 112,5 eta 125 kg arteko pisu txikiagoetarako erreserbatuta dago
Harri kubiko eta angeluzuzen artean 125 eta 212,5 kg bitartekoa.

Harri edo baloi esferikoa 112.5 eta 125 kg bitarteko balioetan lantzen da.
Materiala:
-Harri bat
-Laguntzaile bat
-Koltxoneta bat.