Esku pilota Frantziatik datorren kirol bat da. Hasieran hormarik gabe jolasten zen, 15. mendera arte. Euskal Herrian, 18. mendean hasi ziren jolasten. Esku pilotara jolasteko, pilota bat, eskuak babesteko tako batzuk eta arropa egokia behar da.
Gutxienez, bi pertsona egon behar dira jolasten. Jokalari batek, pilota hormara bota behar du eskuarekin, frontiseko goiko txapatik behera eta beheko txapatik gora emanez. Beste taldeko jokalariak berdina egin beharko du. Behin eta berriz egongo dira pilota hormara jaurtitzen norbaitek huts egin arte.
Pilotak ezin ditu bi bote baino gehiago eman, bote batekin edo boterik gabe eman behar zaio. Partidak 22 tantora izaten dira. Sakea ontzat emateko, motz eta pasa marren artean eman behar du bote, 4 eta 7 marren artean.
Hiru txapelketa nagusi daude esku pilotan: Binakako txapelketa, Lau t’erdiko txapelketa eta Buruz Buruko txapelketa.
Aurreko guztia laburbilduz esan dezakegu, esku pilotan mutilek eta neskek parte har dezaketela, horrez gain, neskek gero eta parte - hartze handiagoa dute esku pilotan.
Esku pilota, herri kirol entretenigarria izan daiteke apustuak egiteko, batez ere txapelketa garrantzitsuetan.
Ondorioz, umeek eta nagusiek ikusi eta jolastu ahal duten kirol dibertigarri bat da esku pilota.